
Goizean, Zornotzak Elorrion kontra jokatu zuen. Kadeteen partiduan, Steffen Lizundia eta Mikel Goiriak, nekez irabaziz, Zornotzak beharrezkoa zuen puntua lortu zuten. Ondoren, Gazteen mailako partidua ezin izan zen jokatu; Epaileak, fitxa eraman ez zuen Jon Rekagorriri ez zion jokatzen utzi eta partidu horretako puntua Elorriok eraman zuen izerdi tantarik bota gabe. Nagusietan ordea, partiduaren zailtasuna nabaria zen Igor Azpiri Elorrioko aurrelaria aurrean izanda. Partidu gogorra izan zen arren, Azpirik indarrak ondo gorde zituen azken tantoetarako eta erraz irabazi zien azken tantoetan Mikel Etxebarria eta Igor Mendiolagarai Zornotzako pilotariei. Honela, 2-1eko emaitzarekin, Elorriok hirugarren postuan geratu zen eta Zornotza berriz laugarren postuarekin konformatu behar izan zen.
Arratsaldean, Gernika eta Markinan arteko partiduak ikusteko aukera izan genuen. Markina Kadeteetan aurreratu bazen ere, Gazte eta Nagusien mailako partiduak Gernikak irabazi zituen. Beraz, txapela Gernikarrek eraman zuten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario