Txapelketak abian dira

Dagoeneko hasi dira 2014-2015 denboraldiko lehenengo txapelketak. Urriaren lehenengo astean hasi zen Arratia Nerbioi txapelketa eskolarte eta federatuen mailan, eta Bizkaiko txapelketa ere bai, federatuen mailan.

Astebururo, Zornotzan bertan edo Bizkaiko beste edozein tokitan partidu ugari izango dituzte pilotari guztiek. Txapelketen atalean egutegiak, emaitzak eta sailkapenak ikusgai izango dituzue, eta arautegian txapelketen arauak eta elkarteak gurasoei ezarritako arauak dituzue irakurtzeko (eskolarte mailarako, batez ere).

Batzuek txapela izango dute helburu, beste batzuek mailari eustea; Besteek kirola egitea ahal diren partiduak irabaziz eta ezin izan direnak noizbait irabazteko pixkanaka ikasiz, beti ere Esku pilotaz gozatuz.

Lagun Onak Pilota Elkartetik, pilotari guztiei, zuen helburua lortzeko animoak ematea baino ez zaigu falta, eta bestalde, jarraitzaile guztiontzako deia egin nahi dugu asteburuetan Zornotzako pilotariak animatzera etortzeko. Karteldegian izango duzue aste osoko programazioa, beraz ez duzue inolako aitzakirik.

AUPA ZORNOTZA!

No hay comentarios:

Publicar un comentario