Karmenetako txapelketaren finalak


Uztailaren 19an eta Uztailaren 25ean, Zornotzako Karmenetako txapelketaren finalak ikusteko aukera izan genuen Amorebieta IV pilotalekuan. Espero bezala, jende ugari hurbildu zen.

Uztailaren 19an hiru partidu ikusteko aukera izan genuen. Kadeteen mailan, Steffen Lizundia eta Aurrekoetxeak irabazi zuten txapela Urrestiren ordez etorri zen Markel Cabello eta Mikel Goiriaren aurka (22-16). Gazteen mailan, Elorriaga eta  Oier Etxebarriak jokatutako partidu bikainarekin, Markinako bikote gogor bat menpean hartu zuten, Arrizabalaga eta Urizarrek osatutako bikotea hain zuzen ere (22-11). Nagusien mailako partiduak ez zuen disdira handirik izan; Azpiri eta Kerman Galarzak, ezinean aritu ziren Ander Elezkano eta Varela 4ean utzi zituzten.

Uztailaren 25ean berriz, 5 partidu jokatu ziren. Eskolakoen artean egindako txapelketan, Asier Santisteban eta Beñat Oregik irabazi zuten partidua Markel Monasterio eta Oier Gutierrezen aurka partidu polit bat eskeiniz (18-11). Aurreumetxoen mailan Arratia Nerbioiko txapelketaren finalean jokatutako partiduaren errebantxa ikusteko aukera izan genuen: Unai Kantero eta Dabid Alonso Zornotzarrek Zaratamoren aurka jokatu zuten eta Urtarrileko final hura galdu zuten arren, Zornotzako txapela etxean geratu zen partidu gogor baten ostean 18-14 irabaziz. Umetxoen mailan, finalaurrekoetan Zornotza kanporatu zuen Añorgako bikoteak jantzi zuen txapela, Lea Ibarrako umetxoei irabaziz 2-1 (set). Umeen mailan ere Gipuzkoara joan zen txapela, Añorgak Zeanuriko Emaldirekin Erkiagaren ordez jokatu zuen Ibon Kantero Zornotzarra menpean hartuz. Gaztetxoen mailan, Atutxa eta Lazkano Zornotzarrek Aretaren aurka partidu gogorra jokatu zuten eta ezin izan zuten garaipena lortu tanto bakarrarengatik: bikoteka irabazi ostean, banakako bi partiduak galdu zituzten, 2-1 (set).

Eskerrak eman beharrean gaude txapelketa osoan zehar partiduetaz gozatzera etorri zareten guztioi eta nola ez, jokatzera etorri diren bikote eta guraso guztiei.

Hurrengo bideoan, Uztailaren 25ean jokatutako partiduetako irudiak, elkarrizketak eta txapelketari buruzko azalpen batzuk ikusteko aukera duzue.



No hay comentarios:

Publicar un comentario