ZORNOTZAKO LAGUN ONAK PILOTA ELKARTEA

Zornotzar klub hau Euskadiko klubik garrantzitsuenetarikoa da eskupilotaren barnean, beren arduradunek diotenez. Hemen eskupilota modalitatea lantzen da bakarrik, frontoi motzean.

Lagun Onak klubak hamarkada dexente darama Zornotzan esku pilota sustatzeko lanean, bereziki txikienen artean. Ahalegin honek bere fruituak eman ditu bere kirol eskolaren emaitzak ikusita, Bizkaiko pilotari gehien dituen kluba izateaz gain , etorkizun handiko kluba da.

Zornotzan existitzen den pilotarenganako afizioa bere berezko izaeraren parte da, baina honetan Lagun Onak elkarteak asko lagundu du, 1978 an Federazioan onartua izatetik eta 1923an sortutako  Beti arinen  izena aldatzetik.


 Klubaren helburua ez da errendimendu altuko pilotariak ateratzea, baizik eta ahalik eta pilotari gehien animatzea, bultzatzea eta hauek ondo pasatzeko aukera izatea, lehiaketetan zein lehiaketetatik kanpo. Piloteriek beti izango dute lekua frontoian, eta berdin tratatuak izango dira euren maila kontuan hartu gabe.



No hay comentarios:

Publicar un comentario