KIROLAREN BALOREAK

Klubaren filosofia honetan datza: jokalariek eskupilotaz goza dezaten, partiduak irabazteaz haratago, eta guretzat arrakasta baino garrantzitsuagoak diren balore batzuk ikasi ditzaten, laguntasuna edo aurkariari errespetua adibidez. Orokorrean, kirolari onak sortu , baina hare pertsona hobeak.
Etxebarriak dionez (delegatuak), ikusten dutenen pilotariak 5 pilota jarrian jotzen dituela, zuriz jantzi eta partidutxoak antolaten dizkiote beren nibelekoen aurka, horrela umeari emozioz bete eta kirolean jarraitzeko beharrezkoak diren gogoak ematen zaizkio.

Horretaz gain, pilotariren bat nabarmentzen hazten denean, askotan berak hartzen du protagonismoa, gehiago jolasten du eta besteak baztertuta nolabait geratzen dira, desmoralizaturik. Bada, klub honetan berdintasuna da helburu, eta inor ez da geldituko jolastu barik ( jolastu ezean pilotan ez dago aurrera egiterik, ez jolastean pilota itxi egiten da), eta horregaitik bikoteak ez dira urte osoan banatzen ( emaitzei begiratu gabe) , eta partaide guztiek frontoian leku bat izatea bermatzen da, adibidez txikitan ( ezkerraldean eta eskumaldean bereizten direnean bikotean) partida erdira heltzean rolak aldatzea.


No hay comentarios:

Publicar un comentario