HASIERA

Klubaren filosofia honetan datza: jokalariek eskupilotaz goza dezaten, partiduak irabazteaz haratago, eta guretzat arrakasta baino garrantzitsuagoak diren balore batzuk ikasi ditzaten, laguntasuna edo aurkariari errespetua adibidez. Orokorrean, kirolari onak sortzeko nahia dute, baina are pertsona hobeak sortzeko ahalegin izugarriak egiten dira ere bai.

Etxebarria delegatuak dionez , ikusten dutenean pilotari gazte batek 5 pilota jarraian jotzeko gai dela, berehala  zuriz jantzi eta partidutxoak antolatzen dizkiote umea  emozioz bete eta kirolean jarraitzeko beharrezkoak diren gogoak emateko.



























15 comentarios:

  1. Lagun onak pilota elkarteko bloga irakurri ondoren gustatu zaidanez, kalifikatzera pasako naiz.
    Hasteko, garbi dago datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dituztela eta egileak asko mugitu direla informazio zuzena lortzeko. IKT-tresnen erabilpenaren aldetik argazki mordo eta beste orri interesgarri batzuen loturak erabili dituzte baina bideoren bat agertzea faltan botatzen dut. Azpimarratu behar da ere ardura handiz diseinatu dutela bloga, bai kanpotik, blogak duen itxura eta antolatzeko era, eta bai barrutik, elkarteari buruz dagoen informazioa, oso egokia dela. Nabari da blog guztian zehar taldekide guztien elkarrekintza bai informazioa lortzeko orduan, bai blogaren diseinuan... Horrez gain, hizkuntza egokia erabiltzen dute eta irakurtzea ez da nekeza egiten, gainera ez dut ortografia akatsik topatu.
    Amaitzeko, puntu hauek guztiak kontuan hartuta, ondorengo nota jarriko diet: 9
    David López de Letona Garriz (Jarduera Fisikoa eta Kirolaren graduko lehenengo mailako euskarazko taldeko ikaslea).

    ResponderEliminar
  2. Lehenik eta behin, bloga irakurri eta gero argi eta garbi geratzen da informazio iturri ugari erabili dituztela informazioa biltzeko. Honez gain, IKT tresnen erabilpena ere ikusten da, argazkiak eta loturak ipiniz. Egitura aldetik oso txukun eta antolatuta dago informazio guztia.Nabari daiteke taldeko partaide guztien elkarrekintza. Gainera, euskara aldetik, maila altua dela iruditu zait, ortografia akatsik gabe.

    Blogean zehar puntu ( ebaluazio irizpide ) guztiak aipatu dituzte, blog interesgarri bat eginez.

    Azken nota: 9,5
    Xabier Zugasti

    ResponderEliminar
  3. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  4. 1.-Informazio iturri desberdinak erabili dituzte IKT desberdinak erabili dituzten bezalaxe eta bloga ikusterraza da eta bistara sartzen da ondo antolaturik dago. Denak egon direnik ezin dugu frogatu baina argazki eta abarrekoak lortu dituztela ikus dezakegu.Hizkuntzaren aldetik ere egokia da eta akatsen bat badago baina akats txikiak direla esan genezake.
    2.-Instalakuntzen deskribapen ederra dago, materialarena ere bai. Kluba handia dela ere garbi ikusten da ekintzekin eta abar. Jokamoldeei dagokionean ez dut zehaztasunik aurkitu. Pilotarien banaketa eta bakoitzaren azalpentxoa bikaina da eta kanpoko informazio esteka asko erabili dituzte lana osatzeko. Klubaren deskribapena ere ondo egina dago nola antolatzen diren ; gorputz teknikoan. Jendea erakartzeko kanpus bat egiten dutela aipatzen da eta inskripzioak nola egin ere esplikatzen dizute animatzeko esaldi erakargarri batekin batera. Historia eta klubari buruz ere informazioa zehatza eta ondo moldatua dago.
    3.-Hau kontuan harturik bloga itxura aldetik ezin hobe dago baina informazio apur bat gehiago jarriko nuke beraz 9 bat emango nieke.

    ResponderEliminar
  5. 1- Bi informazio iturri erabili dituztela ikus daiteke eta galdera guztiei ondo erantzun diete baina asko sakondu gabe. Hiru IKT baina gehiago daude , baina haien garapena didaktikoagoa izan daiteke. Bloga ondo ordenatuta dagüela esan daiteke, irizpideak oso erraz aurkitzen direlako baina ez da ebidentzia handirik ikusten. Amaitzeko hizkuntza aberatsa eta ortografia akatsik ez duen lana dela esan daiteke.
    2- Ebaluazio irizpide zehatzei dagokienez guztiak aurkitu ditut, baina jokamoldeetan ez dut zehaztasunik aurkitu.
    3- NOTA: 8,5

    ResponderEliminar
  6. Iepa talde!
    1.Lagun onak elkarteko blog-a eraikitzeko iturri desberdinak erabili dituztela ikus dezakegu; adibidez elkarteko delegatuarekin egon dira hizketan. Horrez gain instalazioen eta baita taldeen argazkiak ikusi ditzakegu.Takoen bideoa ere oso interesgarria da horrelako blog batean. Itxura oso ona du blogak, argitasunez aurkezten ditu elkartearen nondik norakoak eta euskeraren erabilera egokia da.
    2.Elkartearen inguruko informazio nahikoa daukagu ideia bat hartzeko ( noiz sortu, gaur egun ), baita instalazio eta bertako pilotarien informazioa ere. Instalazioen argazkiak oso ondo daude eta taldeenak zer esanik ez. Udako kanpusarena oso interesgarria iruditu zait eta baita materialaren prezioena ere bai. Orokorren oso lan ona egin du taldeak.
    3.Kalifikazioa: 9.5 EDERTO!
    4. Laiene Menika ( Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietako gradua, 1.maila )

    ResponderEliminar
  7. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  8. Bloga irakurri ondoren argi dugu egiterkoan iturri desberdinez baliatu direla eta bertara joan direla informazio zehatza aurkitzen dugulako ( esaterako bertako partaideen izenak ). Argitasun handiarekin topa dezakegu nahi dugun guztia. Hortaz gain, ortografia on bat erabili dute eta horrek erraztu egiten dugu irakurketa. Bideoaren erabilpena ere interesgarria izan da.
    Blogean aurkitu dezakegun informazioa Elkarteari buruz jakin beharreko guztiak argitzen dizkizu; non dagoen, nolako jendea apuntatu daiteke, egiten dituzten aktibitateak (kanpusa)...
    Bukatzeko nabaritzen da talde honek egin duen lana bloga egiterakoan.
    KALIFIKAZIOA: 9

    Aitor Fernandez

    ResponderEliminar
  9. 1. Ebaluazio irizpide nagusiak: Hasteko, ez da oso garbi ikusten zeintzuk diren erabili dituzten informazio iturriak. Hala ere, ikus daiteke informazioa ordenatua eta zehatza dela, bideo eta, batez ere, irudi askorekin laguntzen baitute. Bloga ez da oso erakargarria baina erabilterraza da, garbi ikusten baita atal nagusiak garatu dituztela. Ez da garbi ikusten guztiek lan egin duten, eta ortografia zuzena da.
    2. Ebaluazio irizpide zehatzak: Instalazioen deskribapen argi eta oso zehatza egiten du. Elkartearen historiari buruzko aipamen txiki bat egiten da eta informazio didaktikoa ere agertzen da bideo baten bidez takoak nola egiten diren azalduz. Horrez gain, informazio gehigarria ematen du, gorputz teknikoa, kanpusa, karteldegia…
    3. Oro har oso ondo dago bloga eta nire kalifikazioa 8 da.
    4. Gotzon Basaldua Otxoa. Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientziak 1. maila.

    ResponderEliminar
  10. Blog honetan agertzen diren informazio iturriak ugari direla nabari da. Atal asko ditu eta guztiak era oso txukun eta ordenatu batean jarriak gainera. Bertako irudiak aproposak dira, blogaren egileak agertzen ez diren arren. Horietatik aproposena, takoak pausoz pauso jartzen ikastekoa iruditu zait, izan ere pilotari berriak direnetariko askok ez dutelako jakingo nola egin. Ortografia aldetik taldekideek lan bikaina egin dutela aipatu beharra dago.
    Elkartearen helburua ere oso argi agertzen da, hala nola, irabazteaz gain, bizitzako hainbat balore ematea hain zuzen ere. Agertu behar diren atal guztiak agertzen dira eta era egokian idatzita gainera.
    Bukatzeko, oso blog interesgarria iruditu zait eta talde lan bikaina nabaritu dut. Zerbait aipatzearren, IKT- en barruan, bideoak faltan somatu ditut, nire ustez oso lagungarri eta interesgarriak baitira, baina, gainerako inforazioarekin oso blog osatua dela iruditzen zait. Nire nota 9.5 ekoa da.
    Josune Odriozola (Jarduera Fisikoaren eta Kirolen Zientzien Fakultatea 1go maila)

    ResponderEliminar
  11. Nahiz eta antzeman daiteke elkarrizketak egin dituztela eta artikuluak bilatu dituztela (berrietan adibidez), nori eta zehazki jarri ez izanak, balorazioa jeits diezaieke. Hau hobetzeko, ongi legoke baliabideen edo informazio iturrien atal bat egitea. Bloga ordenatuta dago, eta garatutako edukia galderari erantzuten dio. Ikt tresna dexente erabili dituzte, argazkiak, bideoren bat, beste orrialde interesgarri batzuen loturak, kokapen zehatza… Bloga oso ongi antolatuta dago atal ezberdinetan. Atalak oso zehatzak dira agertzen diren edukiak azkar aurkitzeko. Gainera atal ezberdinetan dauden azalpen grafikoak asko laguntzen dute edukiak ondo ulertzeko. Ez ditut ebidentziarik aurkitu taldekide guztiak parte hartu dutenik jakiteko. Ortografia akatsen bat aurkitu dut eta esaldi batzuk agian ezberdin jarriko nituzke.
    Instalazioei buruzko informazioa nahiko osoa da, frontoi nagusia, berotzeko frontoitxoa, beste frontoi batzuk, aldagelak… erakusten baitituzte. Gainera Amorebieta frontoiari buruzko informazio ugari dago. Gainera klubari buruz historia pixka bat kontatu dute. Baita ere giza baliabidei, materialen informazio eta salmentari, klubak antolatutako txapelketei, helburuei eta kanpo jarduerei (kanpusa) buruz hitz egiten dute. Baita ere argazki galería eta kontaktu telefonoa daukate blogean argitaratuta.
    Horrela izanda, eta bloga nahiko interesgarria iruditu zaidanez gero nire ustetan atal garrantzitsuenak bete dituztelako, nire nota 8koa da.
    Iraitz Etxarren (Jarduera Fisikoaren eta Kirolen Zientzien Fakultatea 1. maila)

    ResponderEliminar
  12. Ondo antolatutako bloga da, egileek informazio iturri ugari erabili dituzte eta argazki mordoa lortu dute, bloga erakargarria eginez. Hizkuntza aldetik egokia da, ez dut ortografia akatsik aurkitu, eta beste web orri batzuetara estekak agertzeak aberastasuna ematen dio.

    Instalazio eta materialen deskribapen ona egin dute, eta jokalariei buruzko informazioa sakona da. Historia eta klubari buruzko informazio zehatza ere agertzen da. Inskripzioak nola egin azaldu egiten dute, atal oso garrantzitsua da jendea anima daiten, eta udako kanpusarena eta materialen prezioarena ere oso detaile politak dira.

    Beraz, nire nota 9 da.

    Olatz Fernandez

    ResponderEliminar
  13. Lagun Onak Pilota Elkartearen bloga irakurri ondoren, bolga aztertzera abiatuko naiz.

    Lehenik eta behin ikusten da informazio iturri nahikoa erabili dituztela baina ez da bibliografiarik agertzen; beraz, ez dakigu nondik atera duten informazioa. Informazioari dagokionez, eskatu zaien informazioa oso ondo dago islatua blogean; horretaz gain, informazio gehigarri gehiago ere badago eta nahiko interesgarria.
    IKT-ei dagokionez ere oso ongi erabili dute, argazkietaz gain bideoak ere sartu dituztelako (takoak nola egin azaltzen duen bieoa). Hala ere beste bideoren bat ezartzea gaizki ez litzake etorriko.
    Oso argi geratzen da talde lana dela, denek elkarrekin egin dutela lana, lan guztia bateratua dagoela ikusten da. Gainera, informazioa oso ondo sakabanatuta dago, informazio guztia ondo eskura daiteke eta irizpide bakoitza oso erraz eskura daiteke.
    Hizkerari dagokionez, ez dut akats ortografikorik aurkitu eta erabilitako hizkera garbia eta zehatza da, blogaren irakurleentzako egokia.
    Amaitzeko, nire puntuazioa ondorengo hau da: 8,5
    Jon Linder Gabilondo (Jarduera FIsikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultateko 1.mailako euskarazko ikaslea)

    ResponderEliminar
  14. IRIZPIDE NAGUSIAK:

    Informazio-iturriak: Informazio iturri desberdinak erabili dituztela ikusten da, baina ez dituzte erreferentziak jarri; oso ondo.
    Aurkezpenaren argitasuna: Testua ordenatuta dago eta zehaztasunez idatzita, baina ez dituzte grafioak edo eskemak erabili; oso ondo.
    IKT- tresnen erabilera: Argazkiak, link-ak eta mapak erabili dituzte; oso ondo.
    Blogaren diseinua: Erabiltzeko erreza da eta oso erakargarria, dena azkar aurkitzen da; bikain.
    Kolaborazio lana: Ez da argi ikusten kolaborazio lan hori, hau da, ez dute denak agertzen diren bideorik; nahiko ongi.
    Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea: Euskararen erabilera egokia da eta ez ditu ortografia akatsik; bikain.

    Hau dena kontuan hartuta merezi duten nota 8,25 da.

    Mikel Aguado (Jarduera Fisikoaren eta Kirolen Zientzien Fakultatea 1.maila)

    ResponderEliminar
  15. 1-Blog honetan, informazio iturriak jakiteko eskura ez dauden arren, nabari da asko erabili dituztela, informazio asko era egoki eta irakurgarri batean eman baitute. Nire ustez, ez legoke txarto informazio iturriak aipatu izana behintzat.
    Garatutako edukiak galderei erantzuten diete, eta gainera, informazio gehigarria erabili dute blogaren albo batean estekak jarriz edota eduki bakoitzaren amaieran gaineratuz.
    IKT kopuru egoki bat erabiltzeaz aparte, atentzioa deitu dit haien egitura: IKT-aren azpian, azpititulu bezala, eta beraz, eskuragarriago agertzen ziren lehenengoarekin zerikusia zuten edukiak. Orden bat jarraitzen dute edukiek, eta ez da nabari nahaste nabarmenik. Azkenik, hizkuntzaren erabilera ona dauka, akats ortografikorik gabe.

    2-Edukiak orokorrean ondo antolatuta daude, elkarteari buruzko informazio guztia jakin nahi izatekotan (pilotariak, materialen prezioa, takoak nola jarri, pilotei buruzko ezaugarriak…).
    3-Nire ustez, oso ondo dago bloga, beraz, nire nota 9,5 da

    Nerea Garcia (jarduera fisiko eta kirolaren graduko lehen mailako ikaslea)

    ResponderEliminar